Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: sábado, 26 marzo 2011 15:05

BILBO, 26 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar giro aldakorra nagusituko da. Hodei ugari egongo da, goizean batez ere. Orduan, zaparrada txiki-ertainak botako ditu eta noizbehinka ekaitza ere joko du. Arratsaldean egoera hobetuko da eta euri gutxi egingo du.

Haizeak mendebaldera aldatu eta tenperatura jaitsiaraziko du; maximoak gaurkoak baino 3-5 gradu baxuagoak izango dira. Hiriburuetan, Bilbon 10 gradu espero dira gutxienez eta 17 gehienez; Iruñean 9 gutxienez eta 14 gehienez; Donostian 10 gutxienez eta 16 gehienez; eta Gasteizen 6 gutxienez eta 13 gehienez.

Itsasoan mendebal-osagaiko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro arteko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12-13 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgorak 10:08an eta 22:43an izango dira, eta itsasbeherak, 3:14an eta 15:51n.