Euskalmeten eguraldiaren iragarpena

Actualizado: sábado, 18 junio 2011 9:04

BILBO, 18 Jun. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur giroa aldatu egingo da. Goizean giro motela izango dugu eta tarteka euria egingo du, bereziki Bizkaia eta Gipuzkoan. Eguerditik aurrera atertu eta apurka-apurka argituz joango da. Arratsaldean, hodei geruza saretu eta ostarteak ikusteko aukera izango dugu, batez ere barnealdean.

Tenperatura nabarmen jaitsiko da eta 20 graduren bueltan geratuko dira maximoak. Hiriburuetan, Bilbon 16 gradu espero dira gutxienez eta 21 gehienez; Iruñean 13 gutxienez eta 21 gehienez; Donostian 15 gutxienez eta 19 gehienez; Gasteizen 12 gutxienez eta 19 gehienez.

Itsasoan, mendebal/ipar-mendebaldeko haizeak, 4-5eko indarrarekin, itsaskia edo itsaski handia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak bi metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Uraren tenperatura 18-19 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgora 17:08an izango da, eta itsasbeherak, 10:42an eta 23:27an.