Euskaltzaindiak mendeurrenaren amaierako ekitaldia ospatuko du larunbatean, Gipuzkoako Aldundiaren egoitzan

- EUSKALTZAINDIA - Archivo

Actualizado: viernes, 4 octubre 2019 13:33

DONOSTIA, 4 (EUROPA PRESS)

Euskaltzaindiak '100 urtez euskara ehuntzen' lelopean egin duen mendeurrenaren amaierako ekitaldia ospatuko da larunbatean, urriaren 5ean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan, Donostian. Ekitaldia streaming bidez jarraitu ahalko da https://www.youtube.com/watch?v=7tkA-FrdLQg helbidean, Akademiak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

Jardunaldiko egitaraua goizeko 11:50ean hasiko da, euskaltzain osoak Foru Jauregiaren aurrean elkartuko direnean. Ondoren, Eusko Jaurlaritzako eta Euskal Hirigune Elkargoko lehendakari Iñigo Urkullu eta Jean-René Etchegaray iritsiko dira, eta Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak agurtuko dituzte.

Eguerdiko 12:00etan herri ordezkarien eta euskaltzainen soka dantza izango da, eta 12:15ean hasiko da mendeurreneko amaiera ekitaldia, foru jauregiko Jargi aretoan. Iñigo Urkullu, Markel Olano, Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusia, Jean René Etchegaray eta Andres Urrutia izango dira hizlariak. Ekitaldia 13:00etan bukatuko da, argazki ofizialekin.