Euskaltzaindiaren mendeurrenaren inguruko jarduerak 100.000 eurorekin lagunduko ditu Jaurlaritzak

Euskaltzainburua mendeurreneko ekitaldiak aurkezten
EUSKALTZAINDIA
Actualizado: martes, 18 diciembre 2018 13:31

GASTEIZ, 18 (EUROPA PRESS)

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak Euskaltzaindiarentzat 100.000 euroko diru laguntza zuzena onartu du astearte honetako bileran, Akademiaren mendeurrena dela-eta antolatu diren ekitaldiak diruz laguntzeko. Euskaltzaindiak era askotako jarduerak antolatu ditu urte osoan zehar mendeurrena ospatzeko, eta laguntzaren bitartez Jaurlaritzak ospakizuna babestu nahi izan du.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailetik gogoratu dutenez, indarrean dagoen Jaurlaritzaren eta Euskaltzaindiaren arteko kontratu programaren bidez, Akademiaren ohiko jarduera baino ez da diruz laguntzen, eta, bestelako ekimenak finantzatzeko, herri erakundeek egindako aparteko ekarpenak behar izaten dira.

Gauzak horrela, mendeurrenaren egitasmoa ez da ohiko jardueren barruan sartzen eta, proiektua aurrera eramateko, erakunde sinatzaileen aparteko ekarpenen bitartez finantzatu da. Hori dela eta, Jaurlaritzak 100.000 euroko diru laguntza zuzena onartu du, eta horri esker izan da posible Arantzatzun urriaren hasieran egin zen biltzarra, besteak beste.