Euskaltzaindiaren webguneak 1.039.530 bisita izan zituen 2018an

Euskaltzaindiaren webguneak 1.039.530 bisita izan zituen iaz, 2017an baino 183.5
EUSKALTZAINDIA
Actualizado: lunes, 25 marzo 2019 11:59

BILBO, 25 (EUROPA PRESS)

Euskaltzaindiaren webguneak 1.039.530 bisita jaso zituen 2018. urtean, aurrekoan baino 183.501 gehiago. Gainera, bisita horiek guztiek 4.431.147 bistaratze egin zituzten www.euskaltzaindia.eus web orrian, Akademiak astelehen honetan jakinarazi duenez.

Euskararen Akademiaren atari digitalean joan den urtean gehien bisitatu ziren edukiak Euskaltzaindiaren Hiztegia (1.261.585) eta Euskal Onomastikaren Datutegia (1.128.898) izan ziren.

Euskaltzaindiak webgune berriztatua aurkeztu zuen 2018ko urrian. Itxura modernoarekin batera, atariak bilatzaile bizkorra eta baliabide berriak eskaintzen hasi zen, eta "bistakoa denez, bisitarien kopuruak nabarmen egin du gora webgune berrituaren eraginez".

Aldi berean, Akademiak Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE) eskegi zuen sarean, erabiltzaileentzat doan, "eta berehala izan zuen arrakasta". Ordutik eta gaurdaino, ia 100.000 bistaratze izan ditu Euskara Batuaren Eskuliburuak.