'Euskara ibiltaria' erakusketa iritsiko da datorren asteartean Durangoko Plateruenara

'Euskara Ibiltaria' Erakusketa.
EUSKALTZAINDIA
Actualizado: viernes, 19 abril 2024 13:16

BILBO, 19 (EUROPA PRESS)

Euskararen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea helburu duen 'Euskara ibiltaria' erakusketa Durangoko (Bizkai) Plateruenara iritsiko da datorren asteartean, apirilaren 23an, Euskaltzaindiko iturriek jakitera eman duetnez.

Erakusketaren inaugurazioa 18:00etan izango da, eta Mireia Elkoroiribe Durangoko alkateak, Andres Urrutia euskaltzainburuak, Alvaro Parro Laboral Kutxako Bizkaiko komunikazio arduradunak eta Adolfo Arejita Euskararen Herri Hizkeren Atlasa egitasmoaren zuzendariak parte hartuko dute.

'Euskara ibiltaria' erakusketa interaktiboaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da, eta urteetan plazaratu diren argitalpenak bezala, euskararen aldakortasuna eta aberastasuna modu atsegin eta didaktikoan erakustea du helburu (lexikoa, izen morfologia, aditz morfologia eta sintaxia). Hala, Euskaltzaindiak gizarteari itzuli egin nahi dio atlasa egiteko euskal gizartearengandik jasotako jakituria.

Contador