Euskatel Euskadi aurkeztu da, 11 txirrindulari berrirekin

Euskaltel Euskadi berria
EUSKALTEL EUSKADI
Actualizado 2013/01/09 18:00:51 CET

BILBO, 9 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskaltel Euskadi txirrindularitza taldeak bere proiektu berria aurkeztu du asteazken honetan. Guztira 29 txirrindulari izango dira aurten, haietako 11 berriak, World Tour egutegiari aurre egiteko helburuarekin. Taldea datozen lau urteetan jokatuko du nazioarte mailako egutegi nagusia.

Igor Gonzalez de Galdeano manager nagusia izango da taldearen egituraren arduradun nagusia. Guztira 52 lagunek osatuko dute egitura, txirrindulariak, zuzendariak, mekanikariak, masajistak, prentsa-burua, sukaldaria eta administraria tartean.

"Gure ilusioa da hasieratik izan garenagatik sentituak izatea, hau da, garenagatik: Euskadiko taldea eta, bereziki, oinarriko taldea. Haurrek hurbilekoa eta handia den zerbait bezala sentitzea nahi dugu. Eta haien ispilu izan nahi badugu, gure ereduan ahalegindu behar gara", eskatu du Gonzalez de Galdeanok Zamudioko Parke Teknologikoan egindako aurkezpenean.

Taldeko arduradun nagusiak baieztatu du Mikel Nieve eta Igor Anton izango direla taldeko buruak Frantziako Tourrean, eta Samuel Sanchez Euskal Herriko Itzulia berriz irabazten saiatuko dela eta Italiako Giroan ere parte hartuko duela.

Taldera helduriko atzerriko txirrindularien ongietorria eginez eta errepideko istripuetan hildako Victor Cabedo eta Iñaki Lejarreta txirrindulariak gogoratuz bukatu da aurkezpen ekitaldia.