Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa XXI. Sariaren deialdia zabalik da

Actualizado: viernes, 13 marzo 2015 15:49

BILBO, 13 (EUROPA PRESS)

   Eusko Ikaskuntzak eta Laboral Kutxak Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa XXI. Sariaren edizioa zabaldu berri dute, eta hautagaitzak aurkezteko epea apirilaren 30ean itxiko da, sariaren antolatzaileek jakinarazi dutenez.

   Euskal Herriko kultur garapenaren alde, Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientziak ikertzen eta lantzen dituzten pertsona ospetsuen bikaintasuna aintzatesten du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Sariak.

   Saria pertsona bakar bati emango zaio eta 20.000 euroko sari ekonomiko bat izango du. Horrezaz gainera, irabazlearen onarpen publikoa egingo da. Esan bezala, hautagaitzak aurkezteko epea apirilaren 30ean itxiko da.

   Aurreko edizioetako sarituen artean daude, besteak beste, Mariasun Landa, Francisco Etxeberria, María Bayo, Javier Elzo, Daniel Innerarity, Maïté Lafourcade, Nestor Basterretxea, Gurutz Jauregi, Bernardo Atxaga, Eduardo Chillida, Luis Villasante edo Julio Caro Baroja.