Eusko Jaurlaritzak 20 milioi bideratuko ditu 2011-2013 aldian ikerketa estratregikoa laguntzeko Etortek programarekin

Actualizado: martes, 22 marzo 2011 15:15

GASTEIZ, 22 Mar. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 20 milioi euroko gastua onartu du gaurko bileran, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak Etortek programaren bitartez ikerketa estrategikoari laguntzak emateko deialdia egin dezan. Diru-laguntzak hiru urtean banatuko dira: bi milioi aurten, bederatzi milioi 2012an eta beste bederatzi milioi 2013an.

Eusko Jaurlaritzak beharrezko ikusten du lankidetzaren eta sareko lanaren kulturan sakontzea, arlo jakin batzuetako -eskariaren bolumena, izaera estrategikoa edo eskaintza lehiakorra eratzeko benetako aukerak direla medio, beharrezkotzat jotzen den arloetako- berariazko premiei erantzutea ahalbidetzen duen neurrian.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen barnean hartutako zentroentzako programa horrek garapen orokor iraunkorra lortzea du azken helburutzat, bai ta jakintza-maila handiko ekonomia lortzea ere.

Etortek programaren 2011ko deialdiak 18 proiektu onartu nahi ditu, proiektu horiek 12 ikerketa-eremutan garatuz, indarreko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planaren arlo estrategiko nagusiekin lerrokatuta.