Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak Txinara bisita hasi du gaur

Actualizado: lunes, 11 abril 2011 20:03

BILBO, 11 Abr. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburu Bernabe Undak Txinara bisita hasi du gaur, Patxi Lopez lehendakaria buruan zela 2010eko urrian hasitako enpresa-misioaren jarraipena egiteko eta Asiako herrialdean ezarritako euskal enpresen zenbait ekimen sustatzeko.

Zenbait euskal enpresaburu sailburuarekin egongo dira bisitan, hala nola Mondragon Korporazioko lehendakari Jose Maria Aldecoa, AFM Makina-erremintako Fabrikatzaileen Espainiako Elkarteko lehendakari eta zuzendari nagusi Koldo Arandia eta Xabier Ortueta, hurrenez hurren, eta Gamesako zenbait zuzendari.

Horrela, Unda Pekinera joango da bihar, CIMT Makina-erremintaren azokara, eta Danobat Group Chinaren bulegoen inauguraziora ere bertaratuko da. Gainera, Txinako Kanpo Merkataritza Sustatzeko Kontseiluarekin eta Pekinen ezarritako euskal enpresen zenbait ordezkarirekin bilduko da.

Astearen amaieran, Industria sailburua Jiangsu eskualdera joango da, eta, aurreikuspenen arabera, probintziako gobernadoreordearekin, Qiandengeko alkatearekin eta Kunshango alkatearekin bilduko da bertan.