Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du igandean Reala-Atletico Madril partidarako

Publicado: viernes, 20 mayo 2022 16:35

DONOSTIA, 20 May. (EUROPA PRESS) -

Euskotren sozietate publikoak tren zerbitzua indartuko du igandean, maiatzaren 22an, Realak eta Atletico Madrilek Reale Arenan jokatuko duten partidarako joan-etorriak errazteko.

Neurketa 22:00etan hasiko da Donostiako futbol zelaian, eta amaitutakoan, Euskotrenek tren bereziak eskainiko ditu Hendaia, Altza, Lasarte-Oria eta Zumaiara joateko.

Zerbitzu bereziaren helburuak dira partidara joateko garraio publikoaren erosotasun aukera bermatzea eta zaleak trenetan ere banatu ahal izatea. Euskotrenek gogorarazi du garraio publikoan maskararen erabilera oraindik derrigorrezkoa dela.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen telefonoa dute eskuragai: 944 333 333. Horrez gain, Euskotreneko langileek zerbitzatutako geltokietan eta geralekuetan jaso daiteke informazioa, baita app ofizialean, www.euskotren.eus webgunean eta @euskotren Twitter gunean ere.