Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du astelehenean, Realaren eta Gironaren arteko partida dela eta

Euskotren
Europa Press - Archivo
Actualizado: domingo, 21 octubre 2018 10:38

DONOSTIA, 21 Oct. (EUROPA PRESS) -

Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du astelehenean, urriaren 22an, Realak eta Gironak 21:00etan Anoetan jokatuko duten Santander Ligako partida dela eta. Zerbitzua indartuko duten tren bereziek ohiko geldialdiak egingo dituzte, Euskotrenek jakinarazi duenez.

Zehazki, partida hasi aurretik, Anoetara hurbiltzeko zerbitzua tren erregularren bitartez eskainiko da: Hendaia-Anoeta 20:03an, Irun-Anoeta 20:22an, Altza-Anoeta 20:35ean eta 20:50ean, Lasarte-Anoeta 20:30ean eta Amara-Anoetara 20:52.

Bestalde, norgehiagoka bukatu ondoren, Anoetatik itzultzeko trenak izango dira Hendaiara (22:52, 22:55, 23:06 eta 23:15), Altzara (23:00 eta 23:10), Lasartera (23:00 eta 23:20) eta Zumaiara (23:10). Gainerako trenek ohiko ordutegia mantenduko dute.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileak dauden geltokietan, app ofizialean, www.euskotren.eus web orrian eta @euskotrenEJGV Twitter gunean.