Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du Donostiako eta Durangoko inauteriak direla eta

Euskotreneko tren bat.
EUSKOTREN - Archivo
Publicado: viernes, 21 febrero 2020 18:00

DONOSTIA, 21 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskotren sozietate publikoak trenen zerbitzua indartuko du Donostiako eta Durangoko inauteriak direla eta, jendearen joan-etorriak errazteko asmoz. Gainera, inauteriek Bilboko eta Gasteizko tranbien ohiko funtzionamenduari eragingo diote, Euskotrenek jakinarazi duenez.

Horrela, Donostiako inauterietarako errefortzua igandean izango da, otsailaren 23an, arratsaldez, eta trenak 15 minutuan behin ibiliko dira Irun-Amara tartean. Gainerako trenak ohiko ordutegian ibiliko dira.

Durangoko inauteriak direla eta, larunbatean indartuko da trenen zerbitzua, otsailaren 22an. Jaira joateko ohiko zerbitzua eskainiko da, eta egunaren bukaeran zenbait irteera berezi izango dira Matiko/Lemoatik eta Zaldibarretik. Larunbatetik iganderako gau osoan zehar gaueko zerbitzua egongo da, eta E1 linean larunbatetako gaueko ohiko zerbitzua (bi orduan behin) zenbait trenekin indartuko da Zaldibarrera eta Zornotza/Matikora.

Bestalde, tranbiari dagokionez, Bilboko inauterietako desfilearen ibilbidea dela eta, larunbatean, arratsaldeko zerbitzua moztuko da Arriaga eta Pio Baroja artean, 17:58tik 21:28ra. Halaber, Gasteizen, larunbatean, tranbiaren zirkulazioa moztuko da Angulema eta Legebiltzarra artean arratsaldeko 18:00etatik zerbitzua bukatu arte, eta igandean, 12:00etatik 15:00era.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileak dauden geltokietan eta geralekuetan, app ofizialean, www.euskotren.eus webgunean eta @euskotrenEJGV Twitter gunean.