Euskotrenek trenen gaueko zerbitzua indartuko du Sondikako inauteriak direla eta

Publicado: miércoles, 26 febrero 2020 17:37

BILBO, 26 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskotren sozietate publikoak gaueko trenen zerbitzua indartuko du ostiralean eta larunbatean, otsailaren 28an eta 29an, Kukullaga/Etxebarri eta Sondika artean, Sondikako (Bizkaia) inauteriak direla eta.

Hain zuzen, Euskotrenek jakinarazi duenez, ostiraletik larunbaterako gau osoan zehar trenen zerbitzua eskainiko da. Trenak orduan behin ibiliko dira Kukullaga/Etxebarri eta Sondika artean, eta bi orduan behin Kukullaga/Etxebarri eta Lezama artean. 3. Linean ere zerbitzua gau osoan zehar eskainiko da eta, ostiraletako ohiko zerbitzua bukatu ondoren, 30 minutuan behin ibiliko dira tren bereziak.

Halaber, larunbatetik iganderako gauean, Txorierriko linearen gaueko ohiko zerbitzua (bi orduan behin) indartuko da tren bereziekin Sondika eta Kukullaga-Etxebarri artean. Horrela, zirkulazioak orduan behin egongo dira. 3. Linean zerbitzua larunbat gauetako ohikoa izango da, eta zirkulazioak gau osoan zehar izango dira, 15 minutuan behin.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, www.euskotren.eus webgunean, app ofizialean eta @euskotrenEJGV Twitter gunean.