Euskotrenen zerbitzu bereziak Kontxako estropadak eta Zarauzko Euskal Jaia direla eta

- EUSKOTREN

Actualizado: jueves, 5 septiembre 2019 10:49

DONOSTIA, 5 (EUROPA PRESS)

Euskotren sozietate publikoak trenen zerbitzu bereziak igandean, irailaren 8an, Donostian jokatuko diren Kontxako estropadak direla eta, eta igandetik astelehenerako gauean, Zarautzen ospatuko den Euskal Jaia dela medio.

Hain zuzen, Euskotrenek jakinarazi duenez, estropadak direla eta, igandean, zerbitzu bereziak izango dira Zumaiatik Amarara 09:11n, 09:30ean, 10:11n, 10:30ean eta 11:11n. Zerbitzua indartuko duten trenek ohiko geltoki guztietan geldialdia egiten dute.

Halaber, Zarauzko Euskal Jaiaren inguruko joan-etorriak errazteko, igandetik astelehenerako gauean trenak ibiliko dira orduan behin Zumaia eta Amara artean, bi noranzkoetan. Zerbitzua indartzen duten tren berezi horieek geldialdia egingo dute ohiko geltoki guztietan.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileak dauden geltokietan eta geralekuetan, www.euskotren.eus webgunean, @euskotrenEJGV Twitter gunean eta Euskotrenen app ofizialean.