Fagor Ederlanek eta Lotus Engineering-ek 'Lotus Range Extender' eko-motorraren modeloa aurkeztu dute Genevan (Italia)

Actualizado: lunes, 4 abril 2011 19:17

BILBO, 4 Abr. (EUROPA PRESS) -

Mondragon Korporazioko kidea den Fagor Ederlan kooperatibak eta Lotus Engineering konpainiak elkarrekin garatu duten 'Lotus Range Extender' eko-motorraren lehenengo prototipoa aurkeztu zuten Genevako (Italia) Motor Show azokaren azken edizioan, martxoaren 3tik 10era.

Soluzioak errekuntza motor bat eta generadore elektriko bat integratzen ditu, berariaz diseinatu da autonomia hedatuko ibilgailu elektrikoaren aplikazioetarako, eta oso-oso trinkoa, arina eta lehiakorra da. Ekarpenik handiena da 'Range Extender' motorraz hornituta dagoen edozein ibilgailu elektrikotako baterian martxan kargatzea ahalbidetzen duela eta, ondorioz, horren autonomia handitzen duela.

Mondragon Korporazioko iturriek prentsa ohar bidez adierazi dutenez, etorkizuneko ibilgailuetarako motor ekologiko berri bat da, gaur egungo automobilen CO2 emisioak nabarmen murriztea ahalbidetuko duena. Halaber, hainbat erregai mota erabiltzeko prestatuta dagoenez, petrolioarekiko mendekotasuna erabat murriztea ahalbidetuko du, eta bio-erregaiak eta energia berriztagarriak garatzen lagunduko du.

Eko-motor honen lehenengo belaunaldia "Limo Green" proiekturako Jaguar ibilgailua garatzeko muntatu da, eta Lotus Engineering-ek eta Fagor Ederlanek berriro diseinatu dute, errendimendua hobetzeko eta seriean ekoizteko garatzeko. Proiektu honetan partaidetza garrantzitsua izan du Mondragoneko beste kooperatiba batek ere, Fagor Automation-ek hain zuzen, generadorearen eta horren erregulazioaren zatian.

Horrenbestez, Fagor Ederlanek "Citycar/Mugikortasun iraunkorra" delako proiektuaren testuinguruan egin duen apustua sendotu da, negozio berri bat garatzeari begira, eko-motorrak diseinatu, fabrikatu eta merkaturatzeko helburuarekin. Beraz, Fagor Ederlanen eta Lotus-en arteko lankidetza hitzarmena orain beste fase batean sartuko da, hainbat prototipo funtzional egiteko helburuarekin.

Testuinguru horretan, joan den otsailean bisita instituzionala ezin zen Lotus Engineering-ek Ingalaterran duen egoitzara; bertan izan ziren Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza bat eta Mondragoneko hainbat zuzendari, Lotus-en instalazioak ezagutzeko, proiektuari buruz dagoen interesa berresteko eta 'Lotus Range Extender' motorrarekin hornitutako ibilgailuaren lehenengo prototipoa probatzeko.

EZAUGARRI TEKNIKOAK

'Lotus Range Extender' bi bertsiotan eskainiko da merkatuan: atmosferikoa, 35 kW-eko sorkuntzarekin, eta gainelikatua, 50 kW-ekin, hau da, Genevako aretoan 'Evora 414 Evolution' serieko modelo hibridoan erakutsi den bertsioa.

Motorra errendimendu handikoa eta bolumen txikikoa da, eta baterien neurria murriztea ahalbidetuko du, ibilgailuaren eraginkortasuna eta autonomia mantenduz. Halaber, merkatuari irtenbide azkarra eskaintzen dio, seriean ekoizteko bereziki diseinatu den aukera bat delako.

Serieko ibilgailu elktrikoetarako berariaz diseinatu delarik, hiru zilindroko eta 1,3 litroko motorrak ibilgailuraren pisua ea bolumena nabarmen murriztea ahalbudetzen du: 58 kilo bertsio gainelikaturako eta 51 kilo bertsio atmosferikorako.

Motorra 1.500 eta 3.500 rpm-ko abiaduretan potentzia sortzeko optimizatuta dago eta, ondorioz, zilindro bakoitzeko bi balbulako arkitektura eduki dezake, lau balbulako diseinu konplexua dutenen aldean. Horrez gain, harrerako kolektorea integratuta dago, eta diseinuaren elementu horrek ere pisua eta bolumena asko murriztea ahalbidetzen du.

LOTUS

Lotus Group plc-ek Erresuma Batuko Norfolk-en du egoitza, eta hiru atal dauzka: Lotus Cars, Lotus Motorsport eta Lotus Engineering. Lotus Engineering automobilgintzako ingeniaritza liderra da, nazioartean ezaguna, eta egoitza Erresuma Batuko Norfolken dauka.

Eskaintzen duen erantzun globalaren oinarria da presentzia duela Michiganen (AEB), Kuala Lumpurren (Malaysia) eta Txinan, bulegoak ditu Alemanian eta Japonian, eta azkar hedatzen ari da eremu geografiko berrietarantz, horien artean Asiako hego-ekialderantz.

Lotus Engineering-ek ingeniaritza zerbitzu malgua ematen die automozioko Tier 1 fabrikatzaileei eta hornitzaileei, eta aholkularitza integrala eskaintzen du, hasierako kontzeptutik bertatik, merkatu eta bezero mota orotarako ibilgailuen garapena eta integrazioa landuz, produkzio osora arte.

FAGOR EDERLAN

Fagor Ederlan Group automozioko hornitzailea da, bere jarduera nagusiak 'Chassis' eta 'Powertrain' dira, eta merkatuari irtenbide integralak eskaintzen dizkio produktuaren lerro guztietan. Ibilgailuen Tier 1 fabrikatzaileak eta hornitzaileak Fagor Ederlanen bezeroak dira, eta aukera ematen diote merkatuaren erronka nagusiak partekatzeko, ulertzeko eta lortzeko; ondorioz, bezero bakoitzaren eta merkatuko eskualde bakoitzaren eskaerei erantzun pertsonalizatua eskain diezaieke.

Zerbitzurako bokazio argia izanik, taldearen nazioarteko hazkundea gidatu du, eta, horrenbestez, Fagor Ederlanek 15 planta baino gehiago dituen hornitzaile globala da, eta aliantza produktiboak dauzka sektorearen eskualde nagusietan, hala nola Europan, Mercosurren, Asian eta Naftan.

3.500 profesional baino gehiago ditu eta, Mondragon Korporazioko kidea izanik, bere izateko arrazoia eta jarduteko motorra enplegua sortzea da.