Emakunde gonbidatu dute berdintasun erakundeen Europako sare batean parte hartzera

Parisen egindako bilera
EMAKUNDE
Actualizado: lunes, 21 enero 2019 14:01

   BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

   Frantziako Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako Kontseiluak Emakunde Emakumearen Euskal Institutua gonbidatu du Europa mailako berdintasun erakundeen sare batean parte hartzera.

   Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak eta Ander Bergara erakundeen arteko kooperaziorako arduradunak bilera izan dute astelehen honetan, Parisen, Danielle Bousquet Frantziako Berdintasun Kontseiluko zuzendariarekin, Genero Berdintasunerako Europako Institutuko arduradunekin eta beste herrialde batzuetako berdintasun erakundeetako ordezkariekin.

   Berdintasun erakundeen europar sarearen helburua da erakunde bakoitzaren lan eta lehentasunen informazioaren partekatzea, amankomunak diren arazo eta erronkak identifikatzea eta ekimenak era koordinatuan eta elkarlanean egitea.