Gasteizko Udaleko Folklore Akademiak datorren ikasturterako izena emateko epea irekiko du astelehenean

Euskal Dantza.
GASTEIZKO UDALA
Actualizado: viernes, 3 mayo 2024 14:31

GASTEIZ, 3 (EUROPA PRESS)

Gasteizko Udaleko Folklore Akademian 2024-2025 ikasturterako izena emateko epea datorren astelehenean irekiko da, maiatzaren 6an, eta hilaren 26era bitartean egongo da zabalik.

Gasteizko Udaletik jakinarazi dutenez, 'Alboka', 'Gaita', 'Perkusioa', 'Txalaparta', 'Txistua', 'Txirula', 'Trikitixa', 'Panderoa', 'Musika Hasiera', 'Musikaren Lengoaia', 'Euskal Dantza' eta 'Abesbatza' ikasgaiak emango dira datorren ikasturtean.

'Euskal Dantza' ikasteko 2018ko abenduaren 31ra arte jaiotakoek egin dezakete matrikula, eta 'Musika Hasiera' ikasteko 2017an jaiotakoek. 'Abesbatza' egiteko 18 urte izan behar dira gutxienez, eta gainontzeko ikasgaietarako 2016ko abenduaren 31ra arte jaiotakoek egin dezakete matrikula.

Izen-ematea udal web orriaren bidez egin daiteke, baita aurrez aurre ere, Folklore Akademiaaren idazkaritzan, Musiketxean, astelehenetik ostiralera 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 19:30era (ostiral arratsaldetan izan ezik).

Contador