Gasteizko VI. Mendi Tour Vitalek bederatzi film eskainiko ditu datorren astean

Egitarauaren kartela
MENDI FILM FESTIVAL
Actualizado: martes, 13 febrero 2018 13:52

GASTEIZ, 13 (EUROPA PRESS)

Gasteizko Mendi Tour Vital zikloaren seigarren edizioak bederatzi film eskainiko ditu otsailaren 19, 21, 22 eta 23an. Bilbao Mendi Film Festival jaialdiaren 2017ko edizioko film onenetakoak dira, eta Vital Fundazioaren aretoan proiektatuko dira.

Jabier Baraiazarra Bilbao Mendi Film Festivaleko zuzendariak eta Josune Albizu Vital Fundazioaren zuzendariak aurkeztu dute ;Mendi Tour Vital zikloaren seigarren edizioko eskaintza. Saio bikoitzean eskainiko dira pelikula guztiak, 18:00etan eta 20:00etan.

Egitarauari dagokionez, otsailaren 19an, "Mountain" (Epaimahaiaren Aipamen Berezia) eta "The Frozen Road" (Zuzendari Onena) izango dira ikusgai; otsailaren 21ean, "The Last Honey Hunter" (Kultura eta Natura Film Onena eta "Al otro lado de la cuerda"; otsailaren 22an, "Dirtbag: The Legend of Fred Beckey" (Sari Nagusia eta Ikusleen Saria) eta "The Time Within", eta otsailaren 23an, "Bonington: Mountaineer" (Mendiko Film Onena), "Aurrera" eta "Where The Wild Things Play".

Bilbao Mendi Film Festival eta Ascentium Kultura eta Kirol Ekitaldi enpresak antolatu dute Vital Fundazioak babestutako Mendi Tour Vitalen edizio berri. Laguntzaile bezala ekarpena egingo dute Arabako Mendizale Federazioak, Radio Vitoria eta Diario Noticias de Álava komunikabideek, eta Zineuskadi plataformakk.

Bestalde, Araban mendi tradizio handia duten beste bi hirigunetan ere babestuko du Vital Fundazioak Mendi Tour: martxoaren 7an Agurainen, eta 8an Amurrion. Agurainen Harresi Aretoan egingo da saioa, 19:00etan, eta Aguraingo Udala eta Manu Yanke Mendi Taldea dira laguntzaileak; Amurrioko saioa herriko antzokian egingo da, 19:00etan, eta Mendiko Lagunak Mendi Taldea eta Amurrioko Udala sartuko dira laguntzaile bezala. Batean zein bestean programazio bera eskainiko da: "The Last Honey Hunter", "Aurrera", "The Frozen Road" eta "Safety Third (Eskaladako Film Onena).