Gazte transexual baten gorputz enbor tatuatua, Zinegoak 2016ko irudia

Pau Guillen jaialdiko zuzendaria kartelarekin
ZINEGOAK
Actualizado: martes, 12 enero 2016 12:33

   BILBO, 12 (EUROPA PRESS)

   Zinegoak Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak otsailaren amaieran Bilbon ospatuko den 2016ko edizioaren kartela aurkeztu du. Joss Manz artistaren argazki bat da, "Transformation, scars for freedom" (Eraldaketa, askatasunerako orbainak) izenburukoa, eta gazte transexual baten gorputz enbor tatuatua erakusten du. Irudiak Hegoak Elkarteak antolatzen duen Afrodita argazki lehiaketa irabazi zuen iaz.

   "Edizio bakoitzean, kartelarekin, jendartearen gehiengoak gutxi ezagutzen duen LGTBI mundu anitzarekin loturiko gai bat mahai gainean jartzen saiatzen gara. Aurten gizonezkoen trans errealitatea ikustarazi nahi genuen", azaldu du Pau Guillen jaialdiaren zuzendariak.

   Argazkia Zinegoak jaialdiaren edizio berriaren irudi nagusia izango da, eta Bilbo osoan jarriko diren 3.500 kartel baino gehiagotan agertuko da, bai eta eskuko 4.000 egitarau baino gehiagoren azalean ere. Gainera, jaialdiaren laguntzaile diren lokaletan, turismo bulegoetan eta barrutiko zentroetan doan eskuratu ahalko dira. Halaber, martxoan zehar Zinegoak Hedapenean sailean parte hartuko duten 30 udalerrietatik ere banatuko da.