Getxoko Udalak 105.000 euro banatuko ditu kultura-elkarteen artean

Actualizado: viernes, 25 febrero 2011 15:04

BILBO, 25 Feb. (EUROPA PRESS) -

Getxoko Udalak (Bizkaia) udalerriko kultura-elkarteei urteko diru-laguntzak emateko izen-emateko epea zabaldu du. Horretarako, aurten, 105.000 euro zuzenduko ditu Udal getxoztarrak.

Deialdiaren helburu nagusia Getxoko kultura-elkarteei ohiko jarduerek sortutako gastuetarako diru-laguntzak bideratzea da, hau da, alde batetik erakunde eskatzailearen funtzionamendu arruntaren 2011ko programako jarduerak lagunduko dira eta, bestetik, erakunde eskatzailearen gastu arruntak, hala nola lokalen alokairua, elektrizitatea, telefonoa eta abar.

Eskabideak Getxoko udaletxeko Erregistro Orokorrean, Getxoko Herritarren Arretarako Bulegoetan edo Getxoko Kultur Etxeko Bulegoetan aurkeztu beharko dira. Informazioa eta eskabideen ereduak eskuragarri egongo dira Udalaren web-orrian (www.getxo.net), nahiz eta eskabideak arestian adierazitako bulegoren batean entregatu beharko diren.