Getxoko Udalak Lertegi kalea itxiko du autoentzat asteartean eta asteazkenean, asfaltatze lanak egiteko

Actualizado 2011/02/14 11:06:37 CET

BILBO, 14 Feb. (EUROPA PRESS) -

Getxoko Udalak (Bizkaia) Areetako Lertegi kalea itxiko du ibilgailuentzat Zugazarteko Etorbidearen eta Manuel Smith kalearen arteko zatian asteartean eta asteazkenean, asfaltatze lanak egin ahal izateko.

Zugazarterantz irteteko, Manuel Smith kalea -bertan egiten ari diren lanak amaituta, astelehen honetan zabalduko baita- eta Ondategi hartu beharko dira, Getxoko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.

Bestalde, Zugazartetik Negubidera sartzeko, Pinar kaletik jo beharko da, eta azkenik, Santiago Zabala kalean noranzkoa aldatuko da, Lertegitik Cristobal Valdesera arteko tartean.