Gidari bat hil da Plentzian (Bizkaia) errepidetik irten eta zuhaitz baten kontra talka egitean

Actualizado: lunes, 14 febrero 2011 14:48

BILBO, 14 Feb. (EUROPA PRESS) -

Auto bateko gidaria hil da Plentzian (Bizkaia) gaur eguerdiko 12:00ak jotzear zeudela, Mungia Bidetik zihoala bere Opel Astra errepidetik irten eta zuhaitz baten kontra talka egin ondoren, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Ertzaintzaren zenbait patruila eta Gurutze Gorriko anbulantzia medikalizatu bat ezbeharraren tokira joan dira eta 48 urteko gizonezkoa suspertzen saiati dira, baina ezer lortu gabe.

Ertzaintzak ikerketa hasi du ezbehar larria eragin duten zergatiak argitzeko helburuarekin.