Gipuzkoako Aldundiak 250.000 euro bideratuko dizkie udalei, bidegorriak egin ditzaten

Segura-Zegama bidegorria
Foto: GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Actualizado: jueves, 13 febrero 2014 13:50

DONOSTIA, 13 (EUROPA PRESS)

   Gipuzkoako Foru Aldundiak udalerrietan bizikletaren erabilera areagotu nahi du, herrialdeko bizikletaren foru sarea zabaltzeaz eta sustatzeaz gain, eta horretarako, udalentzako diru laguntzen lerro bat sortu du. Laguntza horien helburua udalei bidegorriak egiten laguntzea da, era horretan mugikortasun iraunkorragoa lortzeko. Hala, Aldundiak 250.000 euro bideratuko dizkiei udalei, eta diru laguntza jaso ahal izateko, eskaerak martxoaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dira.

   Udalek aurkeztutako eskaerak baloratzeko zenbait irizpideak hartuko ditu kontuan Gipuzkoako Aldundiak, eta gehienez ere 100 puntu jaso ahal izango dituzte. Horrela, diruz lagundu ahal izango dira obrak egitea (20 puntu) eta proiektuen idazketa (5 puntu), eta ekintzaren interesa baloratuko da mugikortasun jasangarriaren ikuspegitik eta horretarako bi irizpide hartuko dira kontuan: batetik, jada eraikitako bidegorrien arteko lotura bermatzen duten bidegorriak (10 puntu) eta, bestetik, eraikin edo zerbitzu publikoetara (eskolak, ospitaleak, merkatuak, liburutegiak) eta auzuneetara iristea bermatzen dutenak (40 puntu).

   Halaber, Udaleko Iraunkortasun Plan Estrategikoan dauden bidegorriek 10 puntu jasoko dituzten, eta bizikletaren erabilera sustatzeko ekintzak garatuko dituzten udalek beste horrenbeste. Gainera, bereziki emakumeen artean bizikletaren erabilera bultzatzeko ekintzak aurreikusi dituzten eskaerek eta bidegorrien ibilbidea diseinatzeko orduan emakumeen beharrak eta berezitasunak kontuan izango dituzten eskaerek bosna puntu jasoko dituzte.

   Diru laguntzak banatzerako orduan, Gipuzkoako Aldundiak udalak garatuko duen ekintzaren portzentaje bat lagunduko du, eta hori izango da ekintzak lortzen dituen puntuen araberakoa, betiere %75eko eta 55.000 euroko mugak kontuan hartuta. Diru laguntzak lehentasun hurrenkerari jarraituz emango ditu Aldundiak, urteko deialdian ezarritako guztizko zenbatekoa agortu arte. Diruz lagundutako ekintzak 2014ean zehar egin beharko dituzte udalek.