Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea ostegunean hasiko da, Eskoriatzan

2024Ko Gipuzkoa Bertsotan.
BERTSOZALE ELKARTEA
Actualizado: martes, 23 abril 2024 12:59

DONOSTIA, 23 (EUROPA PRESS)

Gipuzkoa Bertsotan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea hasiko da ostegunean, apirilaren 25ean, Eskoriatzan. Hurrengo egunean Zestoan eta Gabirian izango dira saioak, eta Zestoakoan dagoeneko sarrera guztiak saldu dira, Bertsozale Elkartetik jakinarazi dutenez.

Guztira 20 saio jokatuko dira ekainaren 2ra bitarte, bi itzulitan, 74 bertsolari ariko dira, eta horietatik 48 sailkatuko dira bigarren itzulirako; udazkenerako txartela, aldiz, 34 bertsolarik lortuko dute. Saio guztietarako sarrerak salgai jarri dira bertsosarrerak.eus atarian.

Udaberriko fasea bi multzotan jokatuko da, eta saioak A eta B multzotan banatuta daude. Osteguneko Eskoriatzako saioa izango da zortzi bertsolariz osatutako bakarra -A multzokoa-, eta Andoitz Urdapilleta Gurrutxaga, Antton Fernandez Lasa, Asier Ibarguren Amondarain, Emaitz Murua Arzallus, Joar Garate Rueda, Jon Mata Etxaniz, Libe Goenaga Arrieta eta Peru Aiartza Cajaraville arituko dira kantuan. Gai jartzaile lanak Iker Iriarte Iribarrek egingo ditu.

Ostiraleko saioetan, aldiz, Amets Aizpurua Mancisidor, Eneko Araiztegi Agirre, Eneko Beretxinaga Laskurain, Haizea Arana Cardenal, Julen Zulaika Alkorta eta Oihana Arana Cardenal izango dira oholtza gainean Zestoan (A multzoa), Haritz Alberdi Alberdi gai jartzaile dela, eta Aitor Tatiegi Loidi, Aitor Zubikarai Salegi, Andoni Mujika Izagirre, Maider Arregi Markuleta, Urko Egaña Calderon eta Uxue Fernandez Lasa Gabirian (B multzoa), Irati Sanchez de Arevalo Pikasarri gai jartzailearekin.

Contador