Gipuzkoako Diputazioak 500.000 euro baino gehiago inbertituko ditu Adunako errepidea zabaldu eta hobetzeko

Actualizado: miércoles, 6 abril 2011 15:15

DONOSTIA, 6 Abr. (EUROPA PRESS) -

Gipuzkoako Foru Aldundiak milioi erdi luze euro inbertituko ditu GI-2631 (Villabona-Orioko gaina, Asteasu eta Aiatik) errepidetik Adunako herrigunera doan GI-3021 errepidea zabaltzeko eta hobetzeko. Diputatuen Kontseiluak onespena eman dio Gipuzkoako errepideen sarea hobetzeko jarduera horrni, 552.000 euroko aurrekontuarekin eta hiru hilabeteko epean egiteko.

Proiektuaren arabera, gaur egun hiru eta lau metro arteko zabalera duen bidea zabaldu egingo da sei metroko gutxieneko zabalera eman arte. Horrez gain, bihurguneetan behar diren zabalguneak egingo dira, eta peralteak eta bermak egokituko dira.

Horrekin batera, Gipuzkoako Foru Aldunditik jakinarazi dutenez, bi metro zabaleko espaloia egingo da berritze lanak hasiko diren puntutik (0,240 k.p.) Kamion egingo den urbanizazioraino.