Gipuzkoako Diputazioak minusbaliotasuna baloratzeko izapide mediko eta psikologikoak egiteko zerbitzua kontratatuko du

Actualizado: miércoles, 9 febrero 2011 14:40

DONOSTIA, 9 Feb. (EUROPA PRESS) -

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Sailak egiten dituen minusbaliotasunaren baloraziorako beharrezkoak diren izapide medikoak eta psikologikoak egiteko zerbitzuaren administrazio-kontratua onartu du Diputatuen Kontseiluak.

Hasieran 12 hilabeteko iraupeneko kontratua aurreikusi da, formalizatzen direnetik hasita; kontratua gehienez 24 hilabetera luzatu daiteke. Hasierako iraupenaren aurrekontua 250.000 eurokoa (BEZ barne) da, eta kontratuaren balio aurreikusia 500.000 eurokoa.

Gipuzkoan, Foru Aldundiaren eskumen dira -Gizarte Politikako Sailaren bidez- minusbaliotasun mailaren balorazioa egitea, hirugarren pertsonaren laguntzaren baremoak egitea eta taldeko garraioak erabiltzeko zailtasunik ba ote dagoen erabakitzea.

Horretarako, Gizarte Politikako Sailak kontratatu egin du balorazio horien irizpenak egiteko zerbitzua, hartara dagoen eskaerari behar bezala arreta emateko. Aurreko kontratua amaitu denez, zerbitzu hori emateko, kontratazio modalitate horrekin jarraitu beharra ikusi da.