Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ustezko eraso matxista bat dela eta

Actualizado: martes, 20 agosto 2019 17:50

BILBO, 20 (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udaltzaingoak ustezko 40 urteko gizonezko erasotzaile bat atxilotu du, Urkixo zumarkalean emakume bati eraso egin ostean. Biktimak gertatutakoa salatu du Miribillako polizia etxean, gizonezkoak ukituak egin dizkiolako, eta 05:00etan atxilotu dute.

Bilboko Udaletik jakitera eman dutenez, biktima, 30 urteko emakumea, lokal baten kanpoaldean erretzen zegoela jasan behar izan ditu ustezko erasotzailearen ukituak bortizki heldu eta gero.

Udaletik adierazpena egin dute honen inguruan: "Udalak irmotasun osoz gaitzetsi eta bere samina agertu nahi du Urkixo Zumarkalean izandako eraso matxistarengatik. Ekintza horrek osotasun fisiko eta moralaren kontrako erasoa izateaz gain, giza eskubideen haustura larri eta jasanezina dakar berez. Udal honek horrelako ekintzak arbuiatu eta ulertezintzat jotzen ditu. Halaber, emakumeari baita gertukoei ere, gure babesa helarazi gura diegu".