Gizon bat zauritu da Orozkon, autoa iraulita

Publicado: lunes, 10 agosto 2020 16:44

BILBO, 10 Ago. (EUROPA PRESS) -

Gidari bat zauritu da Orozkon, eta Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dute, gidatzen zuen autoa errepidetik atera eta irauli ostean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez, ezbeharra 12:00etan gertatu da, AP-68 autobidean, Orozko parean, 47 gizonezkoak gidatzen zuen autoa errepidetik irten eta irauli denean.

Gizonezkoa ibilgailuko bidaiari bakarra zen eta harrapatuta geratu da. Suhiltzaileak eta osasun-langileak bertaratu dira, eta zauritua Galdakaoko ospitalera eraman dute.