Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, alaba adingabearen aurrean bikotekidea jotzeagatik

Publicado: viernes, 23 agosto 2019 13:16

GASTEIZ, 23 Ago. (EUROPA PRESS) -

Gasteizko Udaltzaingoak 36 urteko gizonezko bat atxilotu zuen pasa den ostegunean, abuztuaren 22an, genero indarkeriaren delitu baten ustezko egile gisa, hain zuzen bost urteko alabaren aurrean bikotekidea jotzeagatik.

Dirudienez, 19:30ak aldera 092 zenbakira egindako dei batek ohartarazi zuen emakume bat laguntza eske ari zela Koroatze auzoko etxebizitza batean. Patruila bat etxebizitzara joan zen eta, gertaerak egiaztatu ondoren, gizonezkoa atxilotzeari ekin zioten. Gasteizko Udaletik jakinarazi dutenez, ostiral honetan, hilaren 23an, epailearen esku geratu da.