Hainbat pertsonek hartu dute parte Bilboko Aste Nagusiko 'Larrain Dantza' herrikoian

- BILBOKO UDALA

Actualizado: miércoles, 21 agosto 2019 11:01

BILBO, 21(EUROPA PRESS) -

Bilboko Aste Nagusian ohikoa den 'Larrain Dantza' herrikoian hainbat pertsonak hartu zuten parte pasa den asteartean, abuztuaren 21ean. Udalarentzat jaietako unerik "berezi eta hunkigarrienetako" bat da dantza hau, eta bertara gerturatutakoak jantzita etortzeko egin zitzaien 'Zatoz jantzita' deiari erantzun zioten.

Itziar Urtasun Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Saileko zinegotzia bertan izan zen, Bilboko Udaleko beste ordezkari batzuekin batera. Hauek Euskadin errotuenetakoa den dantzetako baten erakustaldira bertaratu ziren.

Dantzari hasiera emateko kalejiraren ostean, behin plazara iritsita, dantzariek fandangoa, jota eta bolerak dantzatu zituzten bata bestearen ostean, eta bildutako jendeari agur egiteko, berriro egin zuten kalejira.