Hermanos Caballer Pirotecnicos Pirotekniaren eskutik, ostiral honetako Donostiako Aste Nagusiko suak

Hermanos Caballer Pirotecnicos Pirotekniaren su artifizialak.
HERMANOS CABALLER PIROTECNICOS PIROTEKNIA
Publicado: viernes, 16 agosto 2019 11:33

DONOSTIA, 16 Ago. (EUROPA PRESS) -

Donostiako Aste Nagusira gerturatzen direnek Hermanos Caballer Pirotecnicos Piroteknia konpainiaren suak ikusteko aukera izango dute ostiral honetan, abuztuaren 16an. Egunero bezala, 22:45etan argituko da hiriko zerua, kasu honetan castellotarren eskutik.

"Enpresa merkatuan egonkortu egin da, gorantz doazen piroteknien artean. Beren lan onaren ezaugarriak berrikuntza, esklusibotasuna, segurtasuna eta fideltasuna dira.Hermanos Caballerren jatorria ezartzeko 1881. urteraino atzera egin beharra dago, urte hartan Vicente Caballer Calatayudek Pirotecnia Caballer enpresa sortu baitzuen", adierazi dute Udaletik konpainiaren inguruan.

Enpresa hau Almenaran (Castellon) dago kokatuta eta duela 18 urte hasi ziren eta egunetik egunera joan dira aukerak zabaltzen eta pirotekniaren sektorearen barruan garrantzizko leku bat lortzen. Valentziako Erkidegoko piroteknia enpresarik modernoenetako bat da.