Hiperrealismoari buruzko erakusketak 82.500 bisitari bildu ditu Bilboko Arte Ederren Museoan

Erakusketan ikusgai dagoen lanetako bat
BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOA
Actualizado: lunes, 19 enero 2015 12:30

BILBO, 19 Ene. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Arte Ederren Museoak urriaren 7tik BBK aretoan ikusgai duen "Hiperrealismoa 1967-2013" erakusketak 82.550 bisitari baino gehiago izan ditu. Erakusketa ikusteko azken eguna gaur da, 10:00etatik 20:00etara, museoko arduradunek gogorarazi dutenez.

Modu honetan, museoaren historian antzeko iraupena izan duten erakusketa bisitatuenetakoa izan da. Hain zuzen ere, zerrenda horretan daude "Antonio López", 2012an (209.531); "Fernando Botero. Ospakizuna", 2013an (166.646); "Sorolla. Espainiaren ikuspegia", 2009an (154.009); "Sorolla&Zuloaga. Bi ikuspegi mende aldaketarako", 1997an (134.477); "Espainiako natura hila. Zurbaránetik Picassora", 1999an (90.582); "Balenciaga. Mugaren diseinua", 2010ean (84.117); "Julio Romero de Torres", 2002an (75.583); eta "Murillo gaztea", 2010ean (73.923).

Erakusketa BBK Fundazioaren babesari esker egin da, eta mugimendu hiperrealistari buruz Europan egin den lehenengo atzera begirako handia da. Bertan, mugimendu horretako artistarik esanguratsuenen 68 margolan daude bilduta, Ipar Amerikako aitzindarietatik hasi eta mugimenduaren nazioarteko garapena ahalbidetu duten artistetaraino.