Idles taldeak Bilbon joko du 2022ko martxoan

Idles taldearen bira.
LAST TOUR
Actualizado: viernes, 26 febrero 2021 13:36

BILBO, 26 (EUROPA PRESS)

Idles talde ingelesak kontzertua eskainiko du Bilboko Santana 27 aretoan 2022ko martxoaren 7an, 'Ultra Mono' disko berria aurkezteko Europako biraren baitan, Last Tour musika enpresa sustatzaileak jakinarazi duenez.

Bristolgo taldeak joan den udazkenean kaleratu zuen lan berria, eta orduan iragarri zuen Europako bira egingo zuela 2021eko udan, baina azkenean, datorren urteko martxora atzeratu da, osasun egoeraren ondorioz.

Bada, biraren baitan, Bilboko Santana 27 aretoa izango da geralekuetako bat, 2022ko martxoaren 7an, Bartzelonako Razzmatazz (martxoak 9) eta Madrilgo La Riviera (martxoak 10) aretoekin batera. Aurretik Bambara eta Witch Fever taldeek joko dute, giroa berotzeko. Sarrerak salgai daude www.lasttour.net webgunean.