Imanol Uribek egile portugaldarren Autoreen Nazioarteko Saria jaso du

Actualizado: miércoles, 29 febrero 2012 14:53
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 29 (EUROPA PRESS)

   Autoreen Elkarte Portugaldarrak Autoreen Nazioarteko Saria eman dio Imanol Uribe zinemagile gipuzkoarrari, zuzendari eta gidoigile bezala egin duen lanagatik eta bere pelikuletan Latinoamerikaren tratamendu soziokulturalarekiko izan duen sentikortasunagatik.

   Zinemagile gipuzkoarrak astearte honetan bertan iragarri zuen "Miel de naranja" bere film berria estreinatuko duela Malagako Zinemaldian. Pelikula Enrique Gonzalez Machok ekoitziko du.

   Portugaleko sortzaileek emandako saria Uribek jasotako golardo ugariei gehitzen zaie, hala nola Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorra "Días contados" lanagatik edo zortzi Goya Sariak "Días contados" eta "El rey pasmado" pelikulengatik.