Industria ondareak XXI. mendean duen gizarte baliaoaz hausnartzeko jardunaldiak egingo dira datorren astean

Publicado: jueves, 11 octubre 2018 17:03

BILBO, 11 Oct. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko Foru Aldundiak, Espainiako Gobernuko Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak, Bilboko Portuak eta Bizkaia Zubiak topaketa batzuk antolatu dituzte datorren asterako, Bilbon eta Barakaldon, industria ondareak XXI. mendean duen gizarte balioaz hausnartzeko, lurralde garapenaren faktore gisa. Jardunaldiak Ondarearen Europako Urtearen harira antolatu dira, eta Bizkaiko Zubia martxan jarri zenetik 125 urte bete direnean.

Lehenengo topaketa astelehenean izango da, urriaren 15ean, Bilboko Arte Ederren Museoan, 09:00etan. Austria, Belgika, Bulgaria, Kroazia, Txipre, Estonia, Finlandia, Frantzia, Alemania, Hungaria, Italia, Lituania, Luxemburgo, Herbehereak, Norvegia, Polonia eta Errumaniako adituak bilduko ditu jardunaldiak.

Asteartean, urriaren 16an, publikoarentzako irekita egongo den "Hitzen zubi bat eraikitzen: industria ondarearen gizarte-balioa" saioa egingo da Barakaldoko Ilgner eraikinean. Sarrera librea izango da, edukiera bete arte. Jardunaldi horretan Marta Uriarte Bizkaia Zubiko zuzendari nagusiaren hitzaldia egongo da, eta zubiaren 125 urteko bizitza aurkeztuko du.