Industriaren prezioak %1,7 gehitu ziren 2019an EAEn

Industria.
PIXABAY - Archivo
Actualizado: jueves, 23 enero 2020 10:51

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industriaren prezioak %0,3 igo ziren joan den abenduan, aurreko hilaren aldean, eta horrela, 2019. urte osoan %1,7 gehitu ziren, Eustat euskal estatistika erakundeak ostegun honetan plazaratu dituen datuen arabera.

Sektoreen azterketa zehatzagoaren arabera, ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (+%3,3) eta kokeriak eta petrolioa fintzea (+%1,5) adarrek izan zituzten prezioetan hazkunderik handienak abenduan. Aitzitik, ura (-%2,7), produktu farmazeutikoak (-%0,4) eta industria kimikoa (-%0,4) sektoreen prezioak jaitsi ziren gehien.

Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, abenduan, aurreko hilabetearekin alderatuta, energiaren prezioak %1,1 igo ziren, ekipo ondasunenak %0,1, eta kontsumo ondasunenak %0,6; bitarteko ondasunen prezioak, aldiz, % 0,1 jaitsi ziren.

Bilakaera horiek kontuan izanda, kokeriak eta petrolioa fintzea (+%11,1), erauzketa industriak (+%3,4) eta produktu informatikoak, elektronikoak eta optikoak (+%3,0) sektoreen prezioak gehitu ziren gehien 2019an. Alderantziz, produktu farmazeutikoen (-%1,4), industria kimikoaren (-%1,2) eta zurgintza, papera eta arte grafikoen (-%0,8) sektoreen prezioek jaitsi ziren gehien.

Halaber, ondasun talde handien prezioen aldakuntza positiboa izan zen 2019an energiarentzat (+%7,1), ekipo ondasunentzat (+%1,6) eta kontsumo ondasunentzat (%1,1); bitarteko ondasunen prezioak, aldiz, % 0,2 jaitsi ziren.