Jaizkibel-Ulia inguruko itsaso-zati bat eremu babestu izendatzeko proposamena aztergai "Elhuyar" aldizkarian

Aldizkariaren urtarrileko zenbakiaren azala
ELHUYAR FUNDAZIOA
Actualizado: miércoles, 12 enero 2011 18:27

BILBO, 12 Ene. (EUROPA PRESS) -

Jaizkibel-Ulia (Gipuzkoa) inguruko itsaso-zati bat eremu babestu izendatzeko proposamena aztertu dute "Elhuyar. Zientzia eta Teknologia" aldizkariaren urtarrileko zenbakian, besteak beste.

Gipuzkoan, 370 kilometro karratu inguruko itsaso-zati bat eremu babestu izendatzeko proposamena aurkeztu dute Oceana eta EBEO erakundeek. Izendapen horren bidez, Donostia eta Biarritz arteko itsasoan korridore ekologiko bat osatuko litzateke. Itsasoak babesteko helburua duen nazioarteko erakundea da Oceana, eta Euskadiko Biologoen Elkargo Ofiziala EBEO.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) itsasoak babes ofiziala falta duela salatzen dute, eta babes-beharraren aldarria egiten. Erakundeon esanetan, Kantauri itsasoko ekialdea oso gune aberatsa da biodibertsitatearen eta, oro har, biologiaren ikuspuntutik, eta ez dago babestuta. Horregatik egin dute korridore ekologiko bat sortzeko proposamena, eta proposamen horren berri jaso da "Elhuyar. Zientzia eta Teknologia" aldizkariaren urtarrileko zenbakian.

Proposamena onartu eta izendapena eginez gero, Donostiatik Biarritzerainoko kostan korridore ekologiko babestu bat osatuko lukete, eta Natur 2000 sarean sartuko lukete.

"Elhuyar. Zientzia eta Teknologia" aldizkariaren urtarrileko zenbakia dagoeneko salgai dago liburu-denda nagusietan eta www.elhuyar.org/edizioak webgunean.