Jaurlaritzak 6,2 milioi euro bideratuko ditu osasuneko ikerketa eta garapen proiektuetarako urteko laguntzetara

Archivo - Ikerketa
GOBIERNO VASCO - Archivo
Actualizado: martes, 30 abril 2024 13:11

GASTEIZ, 30 (EUROPA PRESS)

Osasun Sailak urtero egiten duen osasun arloko ikerketa eta garapen proiektuetarako diru laguntzetarako deialdiaren agindua onetsi du astearte honetan Eusko Jaurlaritzak. Laguntzek 6.200.000 euroko zuzkidura dute 2024an, iaz baino 200.00 euro gehiago.

Jaurlaritzaren arabera laguntzak zabaldu egin daitezke, eta helburu dute pertsonen osasuna eta osasun sistemaren jarduna hobetzen laguntzea eta osasun laguntza eta bizi kalitatea hobetuko dituzten ikerketa eta berrikuntza proiektuak garatzen laguntzea.

Ildo horretatik, lau laguntza ildo zehaztu dira. Alde batetik, I+G proiektuen bidez osasun arloko ikerketa jarduera sustatzea lagunduko da, osasun sistemaren ahalmena indartzea eta gizartearen eskaerei hobeto erantzuteko behar den ezagutza sortzen eta integratzen laguntzea helburu hartuta.

Bestalde, lagunduko da osasuneko ikerketa jarduera areagotzea jarduera kliniko-asistentziala duten langileek egindako I+Gko proiektuen edo jardueren bidez, I+Gko jardueretarako dedikazioa areagotzeko eta Euskadiko osasun sisteman ikerketaren kultura indartzeko.

Hirugarrenik, osasunaren arloko ikerketa estrategikoa sustatzea lagunduko da, Euskadiko lidergo sanitariotik, lankidetzatik eta gaitasun zientifiko-teknologikoen aprobetxamendutik sortutako I+G proiektuen bidez, horiek ahalbidetu egiten baitute produktu, prozesu edo zerbitzu berrien balorizazioan eta garapenean aurrera egitea, RIS3 Euskadi-ZTBP 2030 estrategiaren ildotik.

Azkenik, interes bereziko ekintza osagarriak ere diruz lagunduko dira, RIS3 Euskadi helburuekin bat datozenak Osasun pertsonalizatuaren esparruan, RIS3 dinamika eta lankidetza indartzen dituzten eta proiektuak garatzea eta emaitzak ustiatzea errazten duten ekintzak babestuta.

Contador