Jaurlaritzak EAEko Larrialdi Aeronautikoen Plan Berezia jarri du larrialdietako zerbitzuen eskuetan

Simulakroa Forondan
IREKIA
Actualizado: viernes, 12 agosto 2022 16:09

BILBAO, 12 (EUROPA PRESS)

Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Larrialdi Aeronautikoen Plan Berezia jarri du Euskadiko larrialdietako zerbitzuen eskuetan, eta osorik argiratu www.euskadi.eus web-orrian.

Plana Estatu osoan ezaugarri horiekin egin den lehenengo plan homologatua da. Aireko larrialdi ezberdinen kudeaketa osoari zuzenduta dago eta erakundeen, organismoen eta zerbitzuen arteko koordinazioa antolatzen du.

Plana EAEko Babes Zibileko Planean (LABI) sartuta dago, eta honako kasuak jaso dira: hegaldian dauden eta istripua eragin dezaketen aireontzietako pilotuek adierazitako larrialdiak, oraindik gertatu ez diren arren; instalazio aeronautikoetan (aireportuak, aerodromoak edota heliportuak) gertatutako larrialdiak, aireontzi-istripuek eragindakoak izan ala ez; abiazio zibileko larrialdi aeronautikoak, autonomia-erkidegoko lurraldeko edozein tokitan gertatzen direnak; eta erkidegotik kanpo gertatutako larrialdiak, baldin eta hegaldiaren jatorria, eskala edo helmuga Euskal Autonomia Erkidegoko edozein aireportu bada.

Esku hartuko duten ekintza-taldeez gain (Esku hartzeko taldea, Segurtasun taldea, Talde sanitarioa, Talde logistikoa, Laguntza teknikorako taldea), Planak "Arreta Psikosozialerako Programa" aktibatzea aurreikusten du, eta horren barruan "harremanetarako pertsona" izeneko figura ageriko da. Abiazio zibileko istripuen biktimei eta haien familiartekoei laguntza emateko eta inplikatutako organismo guztiekin gai honetan koordinatuta jarduteko balioko du.