Jon Uriarte Athleticen presidenteak gaur azken aldiz hartu du Aburto Ibaigane Jauregian

Bilboko Udala Ibaigane Jauregian Athleticek egin dien harreran
EUROPA PRESS
Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 24 agosto 2026 12:12

BILBO 24 (EUROPA PRESS)

Astelehen honetan, Athletic Clubek Bilboko Udalari harrera egin dio Ibaiganen. Jaietako hirugarren egunean Jon Uriartek, Athleticen presidenteak, Juan Mari Aburto alkatea eta Bilboko zinegotzi guztiak hartu ditu zuri-gorrien egoitza sozialean bromaz beteriko giro on batean.

Jon Uriarte Athleticek presidentea esker oneko agertu da Udalarekin. "Aste Nagusiko benetako protagonistak bilbotarrak dira eta zuei ezkerrak eman nahi dizkizuet zuen lanagatik. Nire ustez, zuen esfortzuarekin Bilboko hiria hobeagoa da", adierazi du.

Athleticek hasiera zaila izan du denboraldi honetan. Neskek EH Kopa galdu zuten Errealaren aurka eta mutilek igandean galdu zuten Sevillaren kontra San Mamesen. Uriartek adierazi duenez, "bi partida arraro izan ziren, non era guztietako akatsak egon ziren, gureak ere bai noski".

Gainera, presidenteak ere esan du espero duela denboraldia 'ona' izatea eta haien agintaldiaren amaierarekin ospatu ahal izatea. Udalak hiriko taldearekin 'harrera ona eta berotasuna' izan duela ere azpimarratu du.

Alkatea ere eskerdun agertu da zuri-gorri taldearekin, irabazten dutenean kalean jendearen aurpegietan nabaritzen dela adieraziz. Horregatik, 'sinbiosi' polit bat sortu da udala, hiria eta futbol taldearen artean.

Juan Mari Aburto alkateak azaldu duenez, "eduki dugu izugarrizko zortea kopa eta gabarra bizitzeko udaletxetik". "Seguruenik beti geratuko da hori markatuta bakoitzaren bihotzean, nahiz eta momentu ez hain politak ere egon diren", esan du alkateak.

Aburtoren azken urte izango da harrera honetan alkate bezala eta berarentzako oso 'berezia' izan dela esan du, bera Athleticen jarraitzailea delako. Amaieran Uriartek kamiseta bat eman dio alkateari bere izenarekin eta jokalarien sinadurekin.

Contador

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado