José Ignacio Ruiz Olabuenaga Ikerketa Soziologikoaren I. Beka sortu dute

José Ignacio Ruiz Olabuenaga Ikerketa Soziologikoaren I. Beka.
IREKIA
Publicado: domingo, 17 enero 2021 13:32

BILBO, 17 Ene. (EUROPA PRESS) -

José Ignacio Ruiz Olabuenaga Ikerketa Soziologikoaren I. Bekara proiektuak aurkezteko deia egin du Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak, Euskal Soziologia eta Zientzia Politikoaren Elkartearekin elkarlanean.

Laguntza 8.000 euro izango da, eta ikerketa soziologikoaren lan bat egiteko erabili beharko da. Lan horren tematikak Euskadiko errealitate soziopolitikoa hobeto ezagutzen lagundu beharko du, Eusko Jaurlaritzatik jakinarazi dutenez.

Soziologiako eta Zientzia Politikoetako goi mailako unibertsitate titulazioa duten eta administrazio egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) daukaten pertsona juridiko, pertsona fisiko edo pertsona fisikoen taldeei zuzentzen zaie deia.

Lana egiteko epea bederatzi hilabete izango da, eta, nolanahi ere, behin betiko originala 2021eko azaroaren 12a baino lehen aurkeztu beharko da. Eskabideak bide telematikotik aurkeztu beharko dira, eta Euskal Soziologia eta Zientzia Politikoaren Elkartearen helbidera bidali: avsp@avsp.eus. Eskabideak aurkezteko azken eguna otsailaren 8a da.