Jose Maria Beraza, EHUko Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako zuzendari berria

Jose Maria Beraza Garmendia
Foto: EHU
Actualizado: jueves, 26 enero 2012 14:03

DONOSTIA, 26 (EUROPA PRESS)

   Jose Maria Beraza Garmendia da Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako zuzendari berria, Iñaki Herasen ordez. Berazak eskola horretan bertan egin zuen diplomatura eta Bilboko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean lizentziatura eta doktoregoa.

   EHUko iturriek jakinarazi dutenez, lizentziatura amaituta, Banco de Crédito Industrial-en egon zen lanean. Gero, Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako irakasle lanean hasi zen, Finantza Ekonomia II sailean. Gaur egun eskola horretako irakasle titularra da. Aurreko agintaldietan idazkari akademikoa izan da eskola horretan bertan.

   Enpresa finantzaketa eta inbertsioaren inguruko gaiak eta finantza merkatuei buruzkoak irakasten ditu, eta esperientzia handia dauka unibertsitate-inguruneetan enpresak sortzeari buruzko prestakuntzan eta ikerketan.