Karrika antzerki taldeak "Lurra astinduz" obra taularatuko du igandean Gernika-Lumon

Actualizado: jueves, 24 abril 2014 12:37
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

   Karrika antzerki konpainiak "Lurra astinduz" lana aurkeztuko du igandean, apirilaren 27an, Gernika-Lumoko (Bizkai) Lizeo Antzokian, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Talde durangarraren ikuskizun berriak argiak eta hitzak baliatzen ditu sentimenduak eta bizipenak agerian jartzeko, antzoki gernikarreko iturriek jakinarazi dutenez.

   Obraren zuzendaria den Joxe Martin Urrutia 'Txotxe'-ren testu baten oinarritutako antzezlanak 1936an Espainian izandako altxamendua eta Durangok jasandako bonbardaketaren ostean garatzen den maitasun istorio bat kontatzen du.

   "Lurr astinduz" lanak taularatzen duen istorioa fikziozkoa den arren, zapaaldutako edozein beste herritan kokatu daiteke, benetan gertatutako hainbat testigantzaren emozioak eta pasarte txikiak islatzen dituelako.