Kepa Junkera eta Ara Malikian batera Bilboko Azkuna zentroan

Kepa Junkera
Foto: EL COHETE INTERNACIONAL
Actualizado: miércoles, 1 abril 2015 11:42

BILBO, 1 (EUROPA PRESS)

   Kepa Junkera soinu jotzaile bilbotarrak eta Ara Malikian biolinista libanoarrak elkarrekiko joko dute ostegun honetan, apirilaren 2an, Bilboko Azkuna zentroan, Basque Fest programazioaren barruan. Gainera, aldi berean, musikari bilbotarraren 35 urteko ibilbidea ospatzeko "Hauspo bidaiaria" erakusketa ikusgai dago zentro bilbotarrean.

   Halaber, Ibon Koteron albokaria eta Sorginak pandero jotzaileak ere egongo dira Junkerarekin, beraiekin grabatu baitu "Trikitixaren historia txiki bat-Una pequeña historia de la trikitixa" bere azken diskoa. Basurtuko Beti Jai Alai dantza taldea ere izango da ikuskizunean.

   Emanaldia 20:00etatik aurrera izango da, doako sarrerarekin, eta Basque Fest egitarauaren barruan kokatzen da, egunotan euskal kultura hedatzeko Bilbon egiten ari den jaialdia, bere antolatzaileek jakinarazi dutenez.