Konpostegia inauguratu dute Bilbon, Bizkaiko lehenengo konpost-fabrika

Actualizado 2011/03/01 15:08:10 CET

BILBO, 1 Mar. (EUROPA PRESS) -

Bizkaiko diputatu nagusi Jose Luis Bilbaok eta Bilboko alkate Iñaki Azkunak Konpostegia inauguratu dute gaur, Bizkaiko lehenengo konpost-fabrika. 14.000 metro koadroko azpiegitura berria berreskuratutako lursailaren gainean dago, hau da, hiriko hondakinak botatzeko erabilitako 20 bat urteko hondakindegi kontrolatuan. Egun, zigilatuta eta egonkortuta dago.

Fabrika horrez gain, beste txikiago batzuk ezarriko dira Bizkaiko eskualde ezberdinetan, eta era horretan, 2016. urterako, Bizkaian sortutako lehen hondakinen %4 (gutxi gorabehera 30.000 tona urteko) konposta egitera zuzendu nahi da.

Konpostegian jasoko dira lorezaintzako hondakinak, biltegi handietako elikagaien biohondakinak eta bosgarren kontainerraren sistema pertsonalizatuaren bidez jasotako hiri-hondakinen frakzio organikoaren gaikako bilketatik jasotakoak. Funtziorako makina mugikorrak erabiliko dira: birringailua, iraultzeko makina eta bahea. Giza taldeari dagokionez, bost lagun arituko dira lanean: fabrikako buru bat, mekanikari bat eta bereizketarako hiru langile.

Konposta egiteko prozesuari dagokionez, fabrikara iristen diren kamioiak datuak kontrolatzeko erregistratzen dira, eta hondakin berdeak eta biohondakinak uzten dituzte harrera-nabean dagokien lekuetan. Palaren laguntzarekin, materiala deskonprimitzen eta berrikusten da. Harrerako nabe berean, jasotako materialean dauden desegokiak kentzen dira.

Palarekin hondakinak birringailu mugikorrera botatzen dira, eta han xehatzen dira nahi den tamaina lortu arte. Birrintzerakoan, materialen azalera dezente handitzen da, konpostaren prozesua erraztearren. Birringailutik irteterakoan, bereizgailu magnetiko batekin pasatzen dira, materialean egon daitezkeen osagai magnetikoak kentzeko.

Konposta egiteko hondakinak ondo heltzea ziurtatzeko, material egituratzailea (hondakin berdeak) %75 behar da eta gehienez %25 biohondakinak (frutak, barazkiak, prestatu gabeko material organikoa eta abar). Biohondakinak egun berean tratatu behar dira, eta materiala jasotzekoz ona egunero garbitzen da.

Xehatutako eta nahastutako materiala palaren bidez uzten da prozesu-nabean pila eran. Astero pila bat osatzen da behar bezalako nahasketa-portzentajearekin. Behin pila osatuta, ura botatzen zaio hezetasun-maila egokia izan dezan. Deskonposiziorako eta konbertsiorako ardura duten bakteriek behar adina ura eta oxigenoa behar izaten dute.

Geruzetan pilatutako material xehatuarekin berehala hasten da konposta egiten, eta pilaren tenperatura gehitu egiten da. Osagai organikoak deskonposatzen hasten dira. Pila bakoitzari hilero, eta konposta-prozesuan, hiru aldiz bira ematen zaio palarekin; era horretan, materiala ez trinkotzea eta berriro nahastea lortzen da, arnasteko bide berriak irekiaz.

Gainera, prozesuan zehar galtzen joan den hezetasuna berreskuratzeko ura botako zaio modu kontrolatuan. Prozesuan heltzeko jarraitzen diren parametroak hauek dira: produktuaren tenperatura eta hezetasuna.

Lau hilabete heltzen egon ondoren, pila ondo helduta egongo da. Tratamenduko azaleran zehar "lekuz aldatzen" joango da, eta kolore ilunaren bidez identifikatuko da. Konposta-prozesuaren ondoren, zamaketari palarekin bahetzeko dagoeneko ondo dagoen materiala bahetu eta gorde egingo da, erabilera ezberdinetan erabiltzeko prest.

BOSGARREN KONTAINERRA

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak hitzarmen bat sinatu zuten 2010eko abenduan, 2016. urtea baino lehen isurpen gordinak zero izatea bermatze aldera. Bizkaiko hiri-hondakin guztiak behar bezala tratatuko dira hondakinak kudeatzeko hierarkiaren arabera: berriz erabiltzea, birziklatzea, balorizazioa eta erabat deuseztatzea, ez isurtzearren.

Testuinguru horretan, Deustun ezarriko da hiri-hondakinen zati organikoa gaika biltzeko zerbitzua, bosgarren kontainer pertsonalizatuaren sistemaren bitartez. Gaikako bilketaren sistema esperientzia pilotu moduan ezarriko da. Gaikako bilketa esperimentalaren emaitzak aztertzen direnean, pixkanaka Bilboko eta Bizkaiko gainerako lekuetara hedatuko da.

Kontainerretan jendeak bere borondatez botatzeko sistema abian jartzen denean, Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzarekin, kontainer marroiak jarriko ditu. Gaikako bilketaren programa hasteko, zerbitzuaren berri emango da, eta borondatezko pertsonen errolda egingo da gaikako bilketarako beharrezko prestakuntza nahiz materialak emateko. Hondakin horiek Artigaseko konpost-fabrikara eramateaz Bilboko Udala arduratuko da.