'Kultura koloretan' 2020ko kultur eta aisialdi agenda argitaratu du Bilboko Udalak

"Kultura Koloretan" Agenda.
BILBOKO UDALA
Actualizado: lunes, 20 enero 2020 14:11

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

Bilboko Udalak 2020. urteko kultur programazioa argitaratu du, 'Kultura koloretan' izenburuarekin. Katalogo-gidaliburu bat da, eta hiriko kultur jardueraren 120 ekimen baino gehiago biltzen ditu, udal sailek eta Bilbao Ekintza, Arriaga Antzokia, BilbaoMusika, BilbaoArte, BilbaoEszena edo Azkuna Zentroa udal erakundeek antolatu edo lagunduak.

Gainera, Bilboko beste erakunde publiko eta pribatu batzuek sustatzen dituzten jarduera asko ere biltzen ditu, hala nola Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak, Pabilioi 6k, Zirkozaurrek, La Fundición aretoak, BBK Aretoak, Campos Antzokiak edo Euskalduna jauregiak antolatuak, besteak beste.

Antzerkia, musika, zinema eta ikus-entzunezkoak, diseinua, lehiaketa eta literatur jardunaldiak, jarduera artistikoak, ondarearen zabalkunde eta sustapena eragiteko jarduerak, sormen ikastaro eta lantegiak eta abar biltzen ditu agendak, "eta, guztia argitalpen berean, zeinean batu nahi baitira kultura bere adiera zabalean eta aisialdia, eta Bilboko biztanleen eta turisten eskura jarri, egun bakar bat ere igaro ez dezaten kultura bizi eta gozatu gabe", adierazi dute Bilboko Udaletik.