Kutxabanken Gaztedi hizkuntza programak 800 plaza eskainiko ditu udako ikastaroetan

Publicado: viernes, 21 febrero 2020 16:42

BILBO, 21 Feb. (EUROPA PRESS) -

Kutxabank Taldeak Gaztedi hizkuntza programako ikastaroak antolatuko ditu aurten ere, erakundeko bezero gazteenentzat, eta 800 plaza eskainiko ditu udaleku, egoitza edo familietan egonaldiak egiteko. Interesa dutenek ostiral honetatik eman dezakete izena Kutxabank Taldearen Interneteko atariko 'Familiak' atalean.

Horrela, Kutxabankek jakinarazi duenez, alde batetik, Aragoiko Tarazona udalerriko udalekuak 8 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude, eta, ingelesa ikasi eta praktikatzeaz gain, elkarrekin bizitzeko eta egoitzako egonaldiaz gozatzeko aukera izango dute, futbol eta errugbi zelaietan, frontoian, saskibaloi kantxan, aire zabaleko igerilekuan, lorategi guneetan eta jolas gelan, besteak beste.

Halaber, 11 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako atzerriko hizkuntza ikastaroek egonaldiak eskainiko dituzte familietan edo egoitzetan, besteak beste, Erresuma Batuan, AEBetan, Maltan, Frantzian, Alemanian eta aurten Kanadan eta Irlandan ere. Gainera, hainbat helmugatan First azterketa prestatu eta egin ahalko dute, egonaldiari etekin handiagoa ateratzeko.