Landa eta Garaioko hondartzek bandera urdina izango dute aurten ere

Bandera urdina
ARABAKO FORU ALDUNDIA
Actualizado: martes, 7 mayo 2024 16:46

GASTEIZ, 7 (EUROPA PRESS)

Landa eta Garaioko hiru hondartzek ur kontinentaletako bandera urdinaren bereizgarria berritu dute bederatzigarren urtez jarraian uda eta bainu denboraldi honetarako. Ingurumen Hezkuntzako Europako Fundazioak eman die aitortza, uren kalitateagatik, garbitasunagatik, irisgarritasunagatik eta beren zerbitzuen kalitate eta informazioagatik.

Arabako Foru Aldundiko iturriek jakitera eman duetnez, bandea urdina lortu ahal izateko baldintzak urtez urte berrikusten eta berriro egiaztatzen dira.

Bada, Ingurumen Hezkuntzako Europa Fundazioak erakundeak bandera urdina izango duten hondartza eta portuen zerrenda argitaratu du, eta horien artean daude aurten ere Garaioko eta Landako Salurriaga eta Moskurio hondartzak. Iaz 183.386 bisitari izan zituzten Arabako hondartza kontinentalek.

Bandera urdina Europako 20 herrialdetan baino gehiagotan ematen zaie hondartzei, eta uraren kalitateari, segurtasunari, zerbitzu orokorrak emateari eta ingurumenaren antolamenduari buruzko arauak bete behar dira jaso ahal izateko.

Contador