Langile bat hil da Zarautzen, erabiltzen ari zen garabitik behera 30 metro erori ondoren

Publicado: lunes, 20 mayo 2019 15:03

DONOSTIA, 20 May. (EUROPA PRESS) -

Gizonezko langile bat hil da astelehen honetan, Zarautzen (Gipuzkoa), lanean ari zen garabitik behera 30 metro erori ondoren. Istripuan garabia ere erori da eta beste pertsona bat zauritu da, bizkarrean kolpea jaso ostean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press berri agentziari jakinarazi dionez, lan istripua arratsaldeko 14:05ean gertatu da, astelehen honetan, Zarauzko Añorbe auzoan.

Garabi gidari bat makinara igota zegoen, kontrapisuak aldatzen, eta, oraindik argitu gabe dauden zergatiengatik lurrera erori da 30 metroko altueratik eta hil egin da. Garabia ere erori da, etxola baten gainera, eta pertsona bat zauritu da bizkarrean jasotako kolpeagatik.